Inprimatu

Esperientziak

Gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden pertsonentzako lan aurreko tailerrak

Irungo Udala Gipuzkoa Sortuta: 2023 Ira 26 Eguneratuta: 2023 Ira 26

Helburuak

Programaren helburu nagusia gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden biztanleen gizarteratzea bultzatzea da, eta, horretarako, norberaren garapena, gizarteratzea eta gizarte-arriskuko egoerak gutxitzea ahalbidetuko duten prebentzio-jarduerak sustatzea. Horrez gain, programen helburu espezifikoak ondokoak dira:

  • Parte-hartzaileak trebetasunez gaitzea, gizartean modu eraginkorragoan moldatzeko.
  • Prestakuntza-alternatibak, kultura-alternatibak eta aisialdirako aukerak eskaintzea.
  • Sozializazioan eta garapen fisiko, pertsonal eta kulturalean laguntzea.
  • Parte-hartzaileen beharretara egokitutako bizikidetza-guneak sortzen laguntzea, prestakuntza- eta aisialdi-ekintzen bitartez.
  • Parte-hartzaileak eskatzen dituzten beharrei erantzutea eta aurkezten zaizkien zailtasunei aurre egiten lagunduko dieten tresnak eskaintzea.
  • Parte-hartzaileak kontzientziatzea osasun- eta kontsumo-hezkuntzarekin, lankidetzarekin eta elkartasunarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin edo genero-berdintasunarekin lotutako gaietan.

Hartzaileak

Programa honen hartzaileak gizarte-zerbitzuetatik eratorritako gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adinez nagusiak dira.

Abiaraztea

Astean hiru orduko tailer bat eta lau arteko antolatzen dira, zortzi astez, goizez edo arratsaldez, izena emandako pertsonen beharren arabera. Tailer bakoitzean seitik hamar lagunek parte hartzen dute. Izena-emateaz gizarte-zerbitzuak arduratzen dira.

Tailerrak metodologia aktibo eta parte-hartzaile baten bidez garatzen dira eta ondoko gaiei buruzkoak izango dira:

  • Orientazio akademikoa.
  • Alfabetatzea, ahozko eta idatzizko adierazpena.
  • Enplegua aktiboki bilatzea.
  • Ohitura eta elikadura osasungarria.
  • Gatazkak konpontzea eta gizarte-trebetasunak.

Helmena

Programaren lantaldea hurrengo profesionalek osatzen dute: udaleko teknikari batek (arduraduna dena), gizarte-hezitzaile batek eta gizarteratze-teknikari batek.

Programaren aurrekontua 14.976 eurokoa da (BEZik gabe).