Inprimatu

Esperientziak

‘Zurekin gaude’ kanpaina

Gasteizko Udala Araba Sortuta: 2020 Mai 19 Eguneratuta: 2020 Eka 02

COVID-19k eragindako egoerari erantzuteko, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak bi telefono zenbaki (945 16 14 43 eta 945 16 16 09) egokitu ditu bakarrik bizi diren adinekoek deitzerik izan dezaten, laguntza edo konpainia behar badute, 11:00etatik 17:00etara, Aste Santuko jai egunak barne (osteguna, ostirala eta astelehena).

Adinekoen zentro soziokulturaletako teknikariek erantzungo diete, alarma egoera ezarri zenetik buru-belarri ari baitira adinekoei jarraipena egiteko programa garatzen, eta ekimen hau horren parte da.

Adineko pertsonen telefono-zenbakirik ezagutzen ez bada, baina bai haien helbidea, euren etxeetan diptiko bat jasoko dute, honen eta beste udal programa eta zerbitzu batzuen inguruko informazioarekin, laguntza edo konpainia behar izanez gero.

Helmena

Telefono-linea hauek, 70 urte baino gehiago duten eta bakarrik bizi diren 5.492 pertsonentzat bereziki zuzenduta daude, gizarte zerbitzuekin harremanik ez izan arren. Diptikoa, 1.150 horietako pertsonei bidaliko zaie.

Informazio osagarria

Vitoria-Gasteizko Udala, Gizarte Politiken Sailak bi telefono zenbaki egokitu ditu bakarrik bizi diren eta laguntza edo konpainia behar duten adinekoek deitzerik izan dezaten [prentsa oharra], 2020-4-8.