Inprimatu

Esperientziak

Etxetik alojamendu eta gizarteratze programa

Zarauzko Udala Gipuzkoa Sortuta: 2023 Aza 20 Eguneratuta: 2023 Aza 20

Etxetik alojamendu- eta gizarteratze-programaren helburu nagusia honakoa da: etxebizitza oinarri duen eredu komunitario batetik abiatuta gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei gizarteratze-ibilbide bat eskaintzea. Zarautz Oinarrian ekimenean kokatzen da programa.

Programak bi zerbitzu hartzen ditu: gaueko harrera zerbitzua (10 plaza) eta babespeko etxebizitzak (5-7 plaza).

Programaren osagaiak

I. Gaueko harrera zerbitzua

Helburua

Zerbitzu horren helburua da gaueko bizileku duina eta oinarrizko prestazioak bermatzea, eta ahal den neurrian, ibilbide pertsonalizatuei hasiera emateko testuingurua ematea, bai udal-eremuko zein Foru Aldundiko zerbitzuekin osatuz edo haietara bideratuz, eredu integratzaile eta komunitario batean, errotazioa ekidinez. Horrez gain, hotzaren protokoloaren eta urgentzia egoeren barruan, pasadizoko bidaiariei plaza batzuk eskaintzen du.

Hartzaileak

Zerbitzuko hartzaileak bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak dira eta bizilekurik ez dutenak. Zarautzen erroldatutakoek edo bertan bizimodua errotuta dutenek dute lehentasuna; oinarrizko gizarte-zerbitzuek eta herriko gizarte-entitateek identifikatu eta proposatuko dituzte; edota, egoera hauskor batean herrian aurkitzen direnak (adinekoa, emakumea).

II. Babespeko etxebizitzak

Helburua

Zerbitzu honen helburu nagusia honako hau da: tresnak ematea eguneroko bizitzan hobeto moldatzeko gaitasunak eskuratzeko eta autonomia-, gizarteratze- eta garapen-pertsonalean laguntzea, alojamendu zerbitzu bat eskainiz. Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, langileen etengabeko presentziarik gabe.

Hartzaileak

Bazterkeria-arrisku egoeran dauden pertsonak eta, salbuespenez, bazterkerian daudenak. Ondoko ezaugarri hauek dituzten pertsonak dira:

  • Egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu alternatiba bat behar dute, etxebizitza norbaitek gainbegiratzen duela, beren gizarteratze-prozesua bizigarritasun-baldintzetan egin ahal izateko ostatu alternatibarik ez dutelako.
  • Ez du nahikoa baliabide ekonomiko pertsonalik.
  • Ez du laguntza soziofamiliarrik.

Helmena

Zarauzko Udalaren zenbait etxebizitzatan garatzen da programa.

Programako taldea hiru profesionalek osatzen dute: koordinatzaile batek, gizarte-integratzaile batek eta gizarte-langile batek.

2023rako eta 2024rako gehienezko aurrekontuak 220.000 eta 245.000 eurokoak dira, hurrenez hurren.

Informazio osagarria

Zarauzko udala (2023): Zarauzko udalaren eta Emaus Gizarte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena, Etxetik alojamendu eta gizarteratze programa garatzeko.