Esperientziak
Zarautz Oinarrian, gizarteratzerako eskualde-maileko arreta integratua
Zarautz Oinarrian programaren helburua da eskualdean gizarteratze-beharrei aurre egitea, gizarte-bazterketako egoeren konplexutasuna eta arreta pertsonalizatu, jarraitu eta koordinatuaren beharra kontuan hartuta ere bai, lehen mailako (udal) eta bigarren mailako (foru) gizarte-zerbitzuak artikulatuko dituena.
Lankidetza-protokolo baten bidez eraentzen den programa honek bi zerbitzu ditu:
- Etxetik: gaueko arreta-zerbitzua (udal-titulartasuna eta toki-irismena) eta etxebizitza babestuak (foru-titulartasuna eta eskualde-irismena) ditu. Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zarauzko Udalaren arteko lankidetza-protokolo baten bidez definitzen eta kudeatzen da.
- Bertatik: laguntza zerbitzua eta bazterturik dauden pertsonentzako eguneko zentroa ditu (biak foru-titulartasunekoak eta eskualde-irismenekoak).
Gipuzkoa Elkar-EKIN gizarteratzeko planen barruan (2016, 2022) kokatzen da ekimena. Plan horien helburuetako bat da gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen esparruan gobernantza eta lankidetza-kudeaketa sustatzea.
Transferigarritasuna
Proiektuak Gipuzkoako beste eskualde batzuetan antzeko ekimenetarako eredu izateko eta, horrela, tokiko zainketa-ekosistemak sortzeko asmoa du.
Informazio osagarria
Larrion, Belen (2023): Zarautz Oinarrian, arreta integratua Urola Kosta eskualdeko gizarteratze-zerbitzuetan [“Bazterketa-sarearen hedapena eta artikulazioa: orientabide eta esperientziak” izeneko Behatuz Topaketan aurkezpena, Donostian, 2024-1-17an]: