Berrituz Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, gizarte-zerbitzuetako kudeaketarako berrikuntza, ebaluazioa eta jarduera egokiak sustatzeko. Ondoko helburuak ditu:
- Euskadiko toki-eremuko gizarte-zerbitzuetan nabarmendu izandako tresna teknikoak eta esperientziak biltzea.
- Beste leku batzuetan garatu izandako tresna edo esperientzia berritzaileak ezagutzea, Euskadin egoki daitezkeenak.
- Proiektu berriak abiatzea erraztuko duten ideiak ematea, edo dagoeneko dauden hobetzeko.
- Tokiko gizarte-zerbitzuei buruzko esperientzia-trukerako eta ikaskuntzan lagundu ahal izateko urteroko topaketak antolatzea.
Tresna teknikoak
Tresna teknikoak lehen-mailako gizarte-zerbitzuek landutako edo egokitutako tresnak dira, diagnostiko-, eskuartze- edo ebaluazio-lanetan erabiltzen dituztenak. Adibidez, ondoko hauek izan daitezke: galdetegiak, eskalak, sarbide-baremoak, protokoloak, ordenantzak edo araudiak, baldintza-agiriak, zirkularrak edo betekizunei buruzko azalpenak.
Euskadiko udalek eta mankomunitateek Berrituz-en parte-hartu dezakete, edo lehen-mailako arretako gizarte-zerbitzuek sortu edo egokitu izandako tresna bat proposatu.
Esperientziak
Esperientziak lehen-mailako gizarte-zerbitzuetako diagnostiko-, plangintza-, eskuartze- edo ebaluazio-programak dira, berritzaile gertatu eta ebaluatuak izan direnak.
Euskadiko udalek eta mankomunitateek Berrituzen parte-har dezakete, ondokoa betetzen duten esperientziak proposatuta:
- Hauetako oinarrizko baldintzetako bat:
- Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguruan berritzaileak izatea.
- Jarduera egokitzat hartzeko modukoak izatea.
- Ebaluatu izan direnak.
- Eta gutxienez ondoko baldintza gehigarrietako bat:
- Egungo zerbitzuen diseinuan hobekuntza nabarmenak izatea.
- Ezagun den proiekturen baten aldagaiak aldatzea (adibidez, pertsona jasotzaileak aldatuta).
- Beste udalerri batzuetara hedatu izana.
- Ibilbide finkoa izatea edo, proiektu pilotuen kasuan, ongi zehaztutako proiektu bat edukitzea (metodologia, baliabideak, egutegia).
- Zientifikoki balioztatutako metodologiak oinarri izatea (evidence-based).
- Kalitate-prozesuak edukitzea edota estandarrak konplitzea.