Topaketak
II. Berrituz Topaketarako deialdia
Iaz bezala, Berrituz programak jardunaldi bat antolatzen du esperientziak trukatzeko eta tokiko gizarte-zerbitzuen inguruko ikaskuntza kolektiboa bultzatzeko. Berrituz Topaketaren bigarren edizio hau “Lehenengo arretako gizarte-zerbitzuak pandemiaren aurrean: ikasteko eta berritzeko aukera” lelopean egingo da. Jardunaldia abenduaren 11an, ostirala, egingo da era birtualean.
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria den Marian Olabarrietaren hitzaldi bat izango dugu, ‘Inor Atzean Utzi Gabe’ funtsari buruzkoa. Hiru jarduera egokiak ere aurkeztuko dira:
- Lagunkate programa, nagusiengana telefono deien bidez hurbiltzen datzana (Donostiako Udala).
- Covid-19ren aurka Lan Egiten Duten Profesionalentzako Laguntza Psikologiko Taldea (Gasteizko Udala).
- Etxerik gabeko pertsonentzako arreta pandemia garaian (Bilboko Udala).
Gainera, mahai-inguru bat antolatu dugu, ondoko adituekin: Lucía Martínez Virto (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea), Loreto Osa (Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintzaren zinegotzia), Maite Peña (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua) eta Patricia Bezunartea (Espainiako Gobernuko Familia Aniztasunerako zuzendari orokorra). Joseba Zalakainek, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria denak, mahaia moderatuko du.
Jardunaldiaren egitarau osoa prest daukagu. Ekitaldia doan da eta plazak, mugatuak. Parte hartzeko, nahikoa da izen-emateko formularioaren bidez erregistratzea edo gu idaztea.
Abenduaren 11an II. Berrituz Topaketan zain izango gaituzue. Ez hutsik egin!