Inprimatu

Esperientziak

Adinekoentzako gizarte-arreta adinekoen zentroetan

Gasteizko Udala Araba Sortuta: 2024 Eka 20 Eguneratuta: 2024 Ira 02

2024ko apiriletik aurrera, Arana eta Aldabeko oinarrizko gizarte-zerbitzuetako adinekoentzako arreta Bizan adineko zentroetan (Bizan zentroetan) ematen ari da, gizarte-etxeetako bulegoetan ordez. Zehazki, Arana, Koroatzea eta Landazuriko adineko zentroetan.

Esperientzia pilotu hori aipatutako bi eremuetan hasi da, eta arretaren kokapena aldatzetik harago doa. Berritasun nagusia izango da autonomia pertsonala sustatuko duen zaintza-plan bat gauzatzea, etxebizitzetatik hurbilago eta tratuan gertuagoko arreta emanez.

Aldaketa honekin, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta Bizan adineko zentroen sarearen baliabideak elkarrekin eta koordinatuta arituko dira. Gizarte-langile bat da kasu-erreferentea, eta adinekoak zein haren familiak behar dituzten udal-baliabideak eta zerbitzuak kudeatuko ditu.

Ebaluaketa

Ekimena ebaluatzen ari da eta lehenengo ondorioak onak dira. Adinekoek eta haien familiek adeitasunez hartu dituzte arreta horrek ekarri dituen hobekuntzak: hurbiltasuna, harrera, laguntza- eta zaintza-plana eta laguntza.

2024aren amaieran, azken ebaluazioa egingo da eta behin-behineko ondorioak mantentzen badira, behar diren doikuntza egingo da ekimena hiri osoan zabaltzeko asmoz.