Inprimatu

Esperientziak

Enplegu Sozialeko Ekosistema

Beterri-Buruntza eskualdea Gipuzkoa Sortuta: 2019 Aza 27 Eguneratuta: 2020 Urr 03

Enplegu Sozialeko Ekosistemak, Beterri-Buruntza eskualdeko Enplegu Saila, Lanbide eta gizarte-zerbitzuen nahiz eragile sozial publiko eta pribatuen arteko artikulazio iraunkor ―gobernantza publiko-pribatu-komunitarioa― bat eman eta lankidetzan oinarritutako gobernantza eredu berri bat garatzea bilatzen du, zeinak kudeaketa publikoan gizarte berrikuntza, lurralde garapen komunitariorako proiektuak eta enpleguaren garapen endogenoa sustatuko dituen.

Helburuak

  • Gizarte politiken diseinurako gobernantza publiko-pribatu-komunitarioa ahalbidetu.
  • Bazterketa sozial egoeran edo arriskuan dauden pertsonen arreta hobetu pertsonak artatzeko metodologia berria eta tresnak ezarriz.
  • Eskualdearen kohesio soziala handitu bazterketa sozialean dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetuz.
  • Lurralde garapen komunitariorako proiektuak eta enpleguaren garapen endogenoa sustatu.
  • Eskualdean dauden behar sozial eta ekonomikoak baliabide propioekin asebetetzeko bitartekoak sortu.

Printzipio gidariak

  • Gizarte politiken hartzaile izango diren pertsonak politiken diseinuan parte hartzea. Subjektu bezala hartzea hartzailea, ez hartzaile huts bezala.
  • Baliabide soziolaboral berriei begira, euskara, generoa eta jatorri aniztasuna gizarte politiketan zeharlerrokatzea.
  • Pertsonen diagnostiko integrala egitea.

Partaideak

  • Udaletako gizarte-zerbitzuak.
  • Udaletako Enplegu Sailak.
  • Lanbideko bulegoa.
  • Hirugarren sektoreko entitateak.
  • Lanbide Heziketa ikastetxeak.
  • Beste eragile sozial batzuk.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila.

Enplegu Sozialeko Ekosistema

2017ko ekainetik aurrera Enplegu Sailaren eta gizarte-zerbitzuen arteko artikulazio prozesu bat hasi zen. Ostean, Lanbiderekin harremandu eta gobernantza publikoko egitura eta funtzionatzeko modua adostu zen. Bukatzeko, foro sektorialen bitartez hirugarren sektoreko entitateekin, Lanbide Heziketa ikastetxeekin, enpresekin eta eragile sozial anitzekin gobernantza ireki baterako kanalak eta espazioak sortu dira.

Artikulazio honen bitartez, lankidetzan oinarritutako gobernantza eredu berri bat eraiki da, Enplegu Sozialeko Ekosistema, kudeaketa publikoan gizarte berrikuntza, lurralde garapen komunitariorako proiektuak eta enpleguaren garapen endogenoa sustatzeko helburuarekin. Ekosistemaren barnean maiztasun eta izaera ezberdina zazpi foro sektorial jarri dira martxan: Prospekzio Publikorako Foroa, Emakume Etorkinen Foroa, Jatorri eta Genero Parekidetasuna Sustatzeko Foroa, Lanbide Heziketen Foroa, Hirugarren Sektoreko Entitateen Foroa, Ezagutza Foroa, Enpresa Sozialki Arduratsuen Foroa. Kasu batzuetan, sortuak zeuden espazioak aprobetxatu dira, espazio berriak sortu beharrean.

Pertsonak artatzeko metodologia

Insertzio Soziolaboraleko Komisio Teknikoaren bidez, pertsonak artatzeko metodologia diseinatu da. Komisio honetan herri bakoitzeko gizarte langile bat, Lanbideko orientatzaileen ordezkaritza bat, insertzio soziolaboraleko teknikaria, enplegu sozialeko teknikaria eta enplegu teknikarien ordezkari batek parte hartzen dute. Pertsonak artatzeko ondoko metodologia eta tresnak erabiltzea adostu da:

2019an metodologia eta tresna hauek martxan jartzen ari dira, pertsonen diagnostiko integrala izan eta ibilbide soziolaboral pertsonalizatuak diseinatu, garatu eta pertsonen inklusioa lortzeko. Eskualde mailarako insertzio soziolaboraleko teknikariaren beharra ere argi ikusi da, eta 2019rako teknikari bat kontratatu baden ere, aurrera begira baliabide hau egonkortzea izango da erronka.

Laneratzea, kohesio soziala, zaintza eta mendekotasuna

Beterri-Buruntza Udalak eta Lanbidek finantzatutako programa anitz bitartez, 40 pertsonaren laneratzea lortu da eta eskualdearen kohesio soziala handitzea xede lurralde garapeneko hiru proiektu komunitario berri jarri dira martxan: zaintzaren eta mendekotasunaren esparruan lehena (Forma Gaitez egitasmoa eta zaintza kooperatibaren proiektua) eta ingurumenaren esparruan (Beterri Errotuz laneratze enpresa) bestea. Laneratze enpresa proiektua martxan da dagoeneko eta zaintza kooperatibaren proiektua urte bukaerarako martxan egotea espero da (ikus Maitelan).

Honekin batera, aipatzekoa da eskualdeko gizarte-zerbitzuek eta Erroak Sartu gizarteratzeko elkarteak (Sendotu Aldiberean) egindako ekarpen ekonomikoei esker, AuzolanBerri programa ere martxan jarri dela. 2019 bukaeran 100 pertsonentzako baliabide soziolaboralak izatera iritsi da eskualdeko baliabide soziolaboralen mapa.

Hala ere, baliabide hauek ez dira nahikoak eta bazterketa sozial egoera larrian dauden pertsonei zuzendutako baliabide gehiago behar direla argi adierazi da hainbat sailetatik. Baliabide soziolaboral berriak (okupazionalak, pre-laboralak) martxan jartzea 2019ko beste erronketako bat da. Eskualdeko hirugarren sektoreko entitateekin eta Lanbide Heziketa ikastetxeekin elkarlanean baliabide soziolaboral publiko, pribatu eta komunitarioen mapa bat egiteko beharra ere nabarmendu da. Bukatzeko, bai Enplegu Sozialeko Ekosistemari eta bai baliabide soziolaboral berriei begira, euskara, generoa eta jatorri aniztasuna gizarte politiketan zeharlerrokatzeko pausuak ematen hasi dira.

Helmena

Giza baliabideak

Enplegu Sozialeko Ekosistema kudeaketaren ardura hiru langilek hartzen dute bereziki: enplegu sozialeko teknikari bat, tokiko garapeneko teknikari bat eta eskualdeko koordinatzaile bat.

Transferigarritasuna

Proiektua beste lekutan ezartzeko gomendioak

  • Ekosistema artikulatu eta koordinatzeko enplegu sozialeko teknikari edo koordinatzaile baten figura sortu.
  • Eskualdeko insertzio soziolaboraleko/inklusio teknikari baten figura sortu.
  • Lurralde garapeneko proiektu komunitarioak garatu (laneratze enpresak eta zaintza kooperatibak kasu).
  • Eragile pribatu (enpresak) eta sozialekin parez-pareko harremana sustatu.
  • Hirugarren sektoreko entitateekin eta Lanbide Heziketa ikastetxeekin baliabide soziolaboral berriak jarri martxan finantzazio iturri anitz uztartuz.
  • Eskualdeko behar sozial eta ekonomikoak (prospekzioa) identifikatu baliabide soziolaboralak diseinatzeko.