Inprimatu

Esperientziak

Bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko mikrokredituak

Hernaniko Udala Gipuzkoa Sortuta: 2024 Mai 28 Eguneratuta: 2024 Mai 28

Hernaniko Udalak, Euskadi Finantza Etikoak elkartearekin elkarlanean, gehienez 4.000 euroko eta interesik gabeko mailegua ematen du gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko. Mikrokredituak kasu bakoitzean arrazoizkoa izan behar du, zorpetze ratioa ezin da %35 baino gehiagokoa izan. Itzultzeko epea, gehienez, 60 hilabetekoa da.

Hartzaileak

Hernanin gutxienez 12 hilabete lehenagotik erroldatutakoek eta oinarrizko gastu bati aurre egiteko larrialdi egoeran dauden pertsonek.

Prozedura

  • Eskaerak gizarte-zerbitzuetan jasotzen dira.
  • Gizarte-balorazioa egiten da, gizarte-bazterketa egoera ziurtatzeko eta egiten den eskaerarako diru-laguntzarik existitzen ez dela ziurtatzeko.
  • Eskaerak eta txostenak, funtsa honetarako sortutako batzordeak aztertzen eta erabakitzen ditu. Batzorde hori Hernaniko Udala, Euskadi Finantza Etikoak, Hernani Stop Kaleratzeak eta Amher erakundeek osatzen dute.

Helmena

  • Gaur egun 90.000 euroko funtsa dago.
  • 2024ren amaiera arte, programak 46 pertsonei eman dizkie mikrokredituak eta finantziazio-kopuru orokorra 127.300 eurokoa izan da.

Transferigarritasuna

Hasieran 6.000 euro arteko maileguak emateko aukera zegoen arren, esperientziak erakutsi du kopuru txikiagoak eskatuz gero, itzultze-plana egiteko aproposagoak direla eta, hortaz, 4.000 euroan ezarri da muga.

Informazio osagarria

Programa antzekoak

Mikrokreditu-programa antzekoak dituzte Andoain eta Ordiziako udal gipuzkoarrek.

Iturriak