Esperientziak
Gaueko etxez etxeko zerbitzua
Gaueko etxez etxeko zerbitzua gaueko 10etatik goizeko 7ak arte prestatzen da, igande gauetik larunbata goiz arte. Gauero etxe bakoitzean gutxienez bisita bat izaten dute eta gehienez hiru. Egiten diren funtzioak higiene pertsonala eta gainbegiratzeari dagozkionak dira, besteak beste.
Onuradunak
Zerbitzuaren onuradunak ondoko hauek izan daitezke:
- 60 urtez gorakoak, beren autonomia pertsonalean zailtasunak dituztenak.
- Autonomia pertsonalean desgaitasuna, zailtasunak dituztenak.
- Adin txikikoei, beren familiak ezin dienean behar dituzten zaintza eta arreta eman.
- Familia-taldeak edo pertsonak, karga gehiegi, gizarte egoera ezegonkorrak edota gaixotasun fisiko zein psikikoen ondorioz sortutako arazoak dituztenak.
Helmena
Urtean zehar 25 bat pertsona jasotzen dute zerbitzua, eta hilero, 17 batez bestekoa. Urtetik urtera onuradunen kopurua handitzen ari da.
Aurrekontuari dagokionez, 48.950 eurokoa da.
Informazio osagarria
- Azpeitiko Udala (2019): Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzu arautzen duen udalarautegiaren behin betiko onarpena, Gipuzkoa Aldizkari Ofiziala, 15. zb., 2019ko urtarrilaren 23an.