Inprimatu

Esperientziak

Lan partekatuaren plana babesteko laguntzak

Donostiako Udala Gipuzkoa Sortuta: 2019 Urr 02 Eguneratuta: 2019 Urr 02

Donostiako Udaletxearen lan partekatuaren plana sustatzeko laguntzak, izaera ekonomikoa duten unean-uneko laguntzak dira, beraz, ez-aldizkakoak, eta helburu hau dute: gizarte bazterketan edo bazterketa arriskuan dauden pertsonen eta familien oinarrizko premiak asetzea eta familia horiek gizarteratzen laguntzea, eta gizarte larrialdietarako laguntza jasotzeko baldintzak betetzen ez dituztenak eta Donostiako Udalarekin arreta pertsonalizatuko plan bat (hots, lan partekatuaren plan bat) sinatu dutenak.

Printzipio nagusiak

  1. Izaera subsidiarioa dute, eta, hala badagokie, osatu egingo dituzte beste gizarte-baliabide eta gizarte-prestazio ekonomiko batzuekin.
  2. Salbuespenak salbuespen, ezin dira erabili beste sistema publiko batzuen prestazioek barnean hartzen ez dituzten gastuak ordaintzeko, hala nola, osasun-, hezkuntza-, enplegu- edo justizia-sistema publikoen prestazioek barnean hartzen ez dituztenak.
  3. lehentasun handiagoa emango zaie babesgabe dauden edo babesgabe gera daitezkeen pertsonen interesei; adingabeak, mendetasun-egoeran daudenak, genero-indarkeriaren biktimak, etxerik gabekoak, eta abar. Ahultasun-egoera hauek araudi honek ezartzen dituen betebeharren  salbuespentzat hartuko dira, kasu batzuetan.
  4. Oinarrizko gastuak asetzeko gastueetarako laguntza albo batera utzita, eskatutako kopuruak beti ezagunak diren gastuetarako eskatuko dira. Gastu horiek jasota egon beharko dute proposamen-txostenean eta, hala badagokio, gastuak justifikatuko dira.

Onuradurak

  1. Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  2. Udalerrian erroldatuta egotea (kasu batzuetan erroldan gutxieneko denbora bat eramatea eskatuko zaie).
  3. Bizikidetza-unitate baten partaidea izatea, zehaztutako terminoetan Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko  2008ko abenduaren 23ko 18/2008 Legean, naiz eta, salbuespenak  egin ahal izango dira, baldin eta etxebizitza edo bizileku berean bizikidetza-unitate bat baino gehiago bizi direla frogatzen bada.
  4. Onuradunak edo haren bizikidetza-unitateko kide batek lan partekatuko plan bat sinatu izana. Eskatzaileak oinarri hauetan berariaz aipatutako kasuetan baino ezin izango dira salbuetsiak izan betekizun horretatik.
  5. Ez izatea baliabide ekonomiko nahikorik.

Bizikidetza-unitatearen oinarrizko beharrak, hau da, mantenua eta bizilekua, ase gabe gelditzeko arriskua badago eta, batez ere, unitate horretan adingabeak edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak bizi badira, Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzetarako Batzorde Teknikoak salbuetsi ahal izango du bizikidetza-unitate hori oinarri hauetan ezarritako betekizunen batetik. Kasuaren arduradunak eskasia-egoera eta salbuesteko

Onuradunaren betebeharrak

  1. Lan partekatuaren planean bere gain hartutako konpromisoak betetzea.
  2. Eman den helbururako erabiltzea laguntza.
  3. Jarduera egin duela edo ondasuna nahiz zerbitzua eskuratu duela egiaztatzea.
  4. Egin beharreko egiaztapen-jarduerak eta  kontrol finantzariokoak onartzea.
  5. Xede bererako, administrazio edo erakundetatik (publikoa nahiz pribatua, nazionala nahiz nazioartekoa) jasotako diru laguntzak edo bestelako laguntzak organo emaileari jakinaraztea, halakorik jaso bada.
  6. Laguntza emateko kontuan hartutako egoeraren bat aldatu bada, aldaketa hori jakinaraztea.
  7. Diru laguntzaren erabilera frogatzen duen dokumentazioa gordetzea, eta lau urtez izatea dokumentazio hori Udalak erabiltzeko moduan.

Gastu hauetarako laguntza eskatzen duten bizikidetza-unitateek ez dute lan partekatuaren plana sinatzeko betebeharrik izango:

  1. Oinarrizko gastuak, sarrerarik ez duten eta diru sarrerak bermatzeko errentaren helmenetik kanpo dauden bizilekuetan bizi direnen kasuan.
  2. Etxebizitzaren erabilerari lotutako gastuak, babes ofizialeko etxebizitza batean bizi direnentzat, baldin eta gizarte larrialdietarako laguntzaren bidez ez badago gastu horiek ordaintzerik eta hileko alokairua edo hipoteka-maileguaren amortizazioaren eta interesen batura 500 eta 900 euro bitartekoa bada.

Helburua

  1. Oinarrizko beharrak asetzeko gastuak:
    • Gizarte bazterketa larrian dauden bizikidetza-unitateak.
    • Autonomoentzako  bizilekuetan, Gizakia Helburun edo Agipaden bizitzeko udal plaza bat lortu duten pertsonak, beste prestazio batik ere jasotzen ez dutenak.
  2. Etxebizitza erabiltzeari lotutako gastuak:
    • Babes ofizialekoa ez den etxebizitza oso bat alokatzea.
    • Babes ofizialeko etxebizitza oso bat alokatzea.
    • Logela alokatzea eta berralokatzea, eta etxebizitza maizter baten baino gehiagoren artean alokatzea.
    • Hipoteka-maileguen amortizazioa eta interesak.
    • Alokairuko etxebizitzan sartzea (etxebizitza osoa).
    • Logelan sartzea (logela alokatuta, berralokatuta edo maizter baten baino gehiagoren artean alokatuta).
    • Energia eta jabeen erkidegoko gastuak.
    • Etxebizitzako oinarrizko instalazioak egokitzea eta/edo konpontzea.
    • Altzariak eta etxetresna elektrikoak.
  3. Osasun arloko beharrak asetzeko gastuak.
  4. Garraio beharrak asetzeko gastuak.
  5. Mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko zerbitzuak kontratatzeko gastuak.
  6. Helduak gizarteratzea eta/edo lan munduan sartzea bultzatzeko laguntzak.
  7. Laguntza juridikoa lortzeko beharrezko diren gastuak.

Zenbatekoa

  1. Lan partekatuaren plana babesteko laguntzen zenbatekoa eskuratuko den ondasun edo zerbitzuaren kostuarekin bat etorriko da eta ezarritako maximoetara egokituko da.
  2. Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen baliabideak zehazteko, haien baliabideak zenbatuko dira, gizarte larrialdietarako laguntzetarako indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
  3. Laguntzaren zenbatekoa ez da izango laguntza horrekin eskuratu nahi den ondasun edo zerbitzuaren kostu errealaren %70 baino handiagoa, bi kasu hauetan izan ezik: salbuespenen kasuan eta familiak, bere egoera ekonomikoagatik, ezin badu gainontzeko %30 ordaindu eta hala azaltzen bada proposamen-txostenean.
  4. 2019an, bizikidetza-unitate batek lan partekatuaren plana babesteko Laguntza moduan gehienez jaso ahal izango duen kopurua zehazteko, inolako diru sarrerarik ez duen kide kopuru bereko bizikidetza-unitate batek diru sarrerak bermatzeko urtean jasoko lukeen errenta. Emaitza horren %75 emango zaio, gehienez, bizikidetza-unitateari Lan Plana dela eta, laguntza zertarako ematen zaion axola ez diola.

Helmena

2018an, lan partekatuaren planerako babes laguntzak, 556 familiei iritsi zitzaien eta honela banatu ziren:

Kontzeptua Onuradunak € (%)
Oinarrizko beharrak ase­tze­ko gastuak 330 254.526,70 34,38
Etxe­bizi­tza erabil­tze­ari lotutako gastuak 356 178.546,57 37,08
Osasun arloko beharrak ase­tze­ko gastuak 32 9.285,01 3,33
Garraio beharrak ase­tze­ko gastuak 51 7.608,06 5,31
Mendekotasun harreta emateko zerbitzuen
kontrataziorako gastuak
118 25.741,39 12,29
Pertson helduen gizarteratze eta/edo laneratze
sustapenerako gastuak
38 8.559,00 3,96
Laguntza juridikoa lortzeko beharrezko gastuak 35 6.681,14 3,65
Totala 842 465.206,48 87,71

Informazio osagarria