Esperientziak
Osasunaszten
Osasunaszten programa pilotuak dibertsitate funtzionala duten edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonen egoera fisikoa eta mentala hobetzea du helburu, oinarrizko mugimen-trebetasunak eta autoestimua indartzera bideratutako entrenamendu funtzional egokitua eskainiz.
Helburuak
- Egoera fisikoa hobetzea.
- Autoestimua hobetzea.
- Eguneroko jarduerak egiteko autonomia handiagoa lortzea.
- Bizi-kalitatea hobetzea.
Hartzaileak
Dibertsitate funtzionala duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden 30 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago programa. Egun dibertsitate funtzionala duten pertsonak bakarrik artatzen ditu.
Funtzionamendua
- Eskaera programa kudeatzen duen Haszten elkartean egiten da.
- Aukeratutako pertsonak programa kudeatzen duen Haszten elkarteko fisioterapeutak ebaluatzen ditu, eta kirol teknikariekin koordinatutzen da entrenamendu plana diseinatzeko.
- Hasiera batean, astean ordubeteko saio bat egitea proposatzen da, goizez, eta bi saio ere egin daitezke, antzemandako beharren arabera. Saioak Sakonetako udal kiroldegian izaten dira.
- Egunero eta hiru hilean behin egiten da jarraipena, ezarritako helburuak betetzen diren ebaluatzeko eta, hala badagokio, aldatzeko.
- Parte-hartzaileen familiarekin eta gizarte-ingurunearekin ere esku hartzen da.
- Parte-hartzaileek prezio sinbolikoa ordaintzen dute, baina baliabideak ez dituztenentzako laguntzak aurreikusten dira.
- Programa pilotuak bederatzi hilabeteko iraupena izango du (urtarriletik ekainera eta urritik abendura).
Helmena
Fisioterapeuta batek eta kirol profesional batek osatzen dute programako taldea. 2023an, sei parte-hartzaileri ematen die zerbitzua, eta 2.470 euroko aurrekontua du.