Esperientziak
Pasaia HerriLab
Pasaia HerriLab estrategiak tokiko arreta- eta zainketa-eredu bat diseinatu, garatu, ebaluatu eta transferitzeko helburuak dauzka.
Helburuak
Estrategiak funtsezko bost helburu proposatzen ditu, ondoko bost eremuei dagozkienak:
- Gobernantza: osasun zerbitzuen, gizarte zerbitzuen, zerbitzu komunitarioen eta zerbitzu pribatuen koordinazioa egituratzea, Pasaiako tokiko ingurunean integratzea errazteko.
- Arreta: arreta- eta zainketa-eredu berri bat sustatzea tokiko mailan, arreta- eta zainketa-ibilbideak diseinatuz, kasuak kudeatzeko metodologiak ezarriz eta bizitza-historia digitalean sartzen diren arreta plan pertsonalizatuak definituz.
- Berrikuntza: berrikuntza sustatzea, proiektu esperimentalei esker. Proiektu horiek zainketa-ereduaren osagaiak ebaluatzeaz arduratzen dira.
- Ikasketa: zainketa-ereduaren inpaktua ebaluatzeko metodologia bat diseinatzea eta ezartzea, adinekoen bizi-kalitatearen hobekuntza balioesteko.
- Jasangarritasuna: estrategiaren kostu-onura ebaluazioa egitea, jasangarritasuna bermatzeko.
Hartzaileak
Hauskortasunaren eta mendekotasunaren arteko arreta-continuuma dauden pertsonak dira helburuko populazioa.
Transferentzia
Pasaiako estrategiatik abiatuta, Zaintza HerriLab eredua (zainketen tokiko ekosistemak) beste hamahiru Gipuzkoako udalerritan ere garatzen ari da (Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Legorreta, Lizartza, Oiartzun, Urretxu, Usurbil eta Zestoa).
Ebaluaketa
Egindako ebaluazioa aldaketa-teorian oinarritzen da eta ikuspegi sistemikotik egin da. Ondoko taulak estrategiaren emaitza nagusiak bitzen ditu:
| Área | Resultados |
|---|---|
| Gobernanza | Erakunde-arteko zaintza- eta arreta-ibilbide berrien inguruko protokoloak lantzea. |
| Ibilbide horien oinarritutako zerbitzu berrien diseinu eta ezartzea. | |
| Tokiko eskalako ahalmen ekosistemiko %60a garatzea. | |
| Atención | Zaurgarritasun/menpekotasun-mapa estratifikatu baten lantzea. |
| Kasu-metodologia baten deseinu, ebaluazio eta ezartzea. | |
| Hartzaile eta profesionalen %60a ardatz duen arreta-ereduan sentsibilizaziorik izatea. | |
| Innovación | Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu berriak bultzatzea. |
| Teknologia murgildu berriak zerbitzu berrietan sartzea. | |
| Berrikuntza- eta esperimentazio-agenda baten definizioa. | |
| Aprendizaje | Modelizaketa eta hamahiru udalerrietara transferentzia. |
| Prestakuntza/akreditazio-programa baten deseinu eta ezartzea. | |
| Autoenpleguaren gehikuntza eta zaintza-kooperatiba bat sortzea. | |
| Sostenibilidad | Kostu-onurako ebaluazio egokia |
| Zerbitzu berrien erakunde-bideragarritasuna. | |
| Hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntza. |
Informazio osagarria
- Comas-d’Argemir, D. (2024): Envejecer en el hogar: ecosistemas de cuidado de orientación local y comunitaria. Zerbitzuan, 83. zb., 5.-18. or.
- Euskal Herriko Unibertsitatea; Andaira; Eusko Jaurlaritza; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Pasaiako Udala (2023): Evaluación del programa Pasaia Zaintza Herrilab para el desarrollo de un ecosistema local de cuidados en el municipio de Pasaia. Informe de conclusiones, l. g., Eusko Jaurlaritza Udala.
- Vas, J. (2023): “Pasaia HerriLab”, in Vas, J., S’inspirer de l’Europe: des bonnes pratiques européennes pour le bien vieillir, l. g., Gérontopôle Nouvelle-Aquitaine, 76.-90. or.