Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika

Datuen tratamenduaren arduraduna

  • Izena: SIIS Eguía-Careaga Fundazioa.
  • Helbidea: Etxague Jenerala kalea 10, behea, 20003 Donostia.
  • Tel.: 943 42 36 56.
  • IFK: G20058897.

Berrituz.eus webgunearen xede nagusia Berrituzen zerbitzuen berri ematea da, Eguía-Careaga Fundazioak kudeatua.

Berrituz-ek, pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua babesteari buruzko Europar Parlamentuaren 2016/679 eta 2016ko apirilak 27ko Kontseiluaren Araudia jarraiki, bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, bereziki honako hauen gainekoak:

  • Datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak edo tratamenduak.
  • Datu bilaketaren helburua.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Egiten ditugun galderak aukerakoak ala derrigorrezkoak diren.
  • Datuak ematearen edo ukatzearen ondorioak.
  • Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera
  • Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea.

Zertarako tratatuko diren datuak

Berrituz webguneko formulario ezberdinetan erabiltzaileek adierazi beharreko datuak, jasotzen diren helbururako behar-beharrezko eta egoki direnak izango dira soilik ―esaterako, esperientzia eta tresna teknikoen biltegiak; liburutegi birtuala eta albisteak: gaurkotasun-buletinen bidalketa; eta jardunaldietan izen ematea― tratamendu automatizatu bat ezarriko zaie.

Datuak gordetzea

Datuak gorde egingo dira datuok ezeztatzeko eskubidea erabiltzen ez duzun artean. Aldizka, kontaktuen datu-basea eguneratua mantentzeko, baliteke kontsultaren bat egitea jakiteko ea interesdunek artean jarraitzen duten Berrituz-en informazioa jasotzen.

Datuak lortzea

Tratamendu honek interesdunek eman dituzten datuei eragiten die, baldin eta haiek erabiltzeko baimena eman badigute. Erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean jasoko direla eta fitxategiaren arduraduna Eguía-Careaga Fundazioa dela.

Tratatutako datuak hauek dira: izen, abizenak eta helbide elektronikoa.

Nori emango zaizkion zure datuak

Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarren enpresei, salbu eta ez bada legez behartuta. Halako asmorik izanez gero, asmoak eragiten dien pertsonei baimena eskatuko litzaieke aurretik.

Berrituz-ek Europaz kanpoko guneetako enpresen zerbitzuak erabil ditzake datuak tratatzeko (mezuak bidali), hala nola, Mailchimp (The Rocket Science Group, LLC) enpresa, zeinaren pribatutasun-politika bere webgunean kontsultatu daiteke.

Eskubideak

Pertsona orok du eskubidea jakiteko ea Berrituz-ek bere datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez.

Bere datu pertsonalak ikusteko eskubidea du, eta, beraz, jakitekoa, besteak beste, bere zer datu erabiltzen ari diren, zertarako eta noiztik noiz arte erabili diren. Orobat du eskubidea okerrak edo osagabeak diren datuak zuzentzeko eskatzeko eta, are, datuak ezabatzeko eskatzeko, datuok eskatzean haientzat zegoen helbururako behar ez direnean.

Bere datu pertsonalak publiko egiten badira eta tratamenduaren arduraduna behartua badago datuak ezabatzera, arduradun horri eska diezaioke neurriak har ditzala, bere datuak tratatzen dituzten guztiei jakinarazteko datu horiek ezabatzeko asmoa daukala (ahaztua izateko eskubidea).

Egoera batzuetan, interesdunak tratamendua mugatzeko eska dezake. Orduan, datuak gorde daitezke, babesteko edo erreklamazioak egiteko. Tratamenduari muga kentzen bazaio, interesdunari jakinarazi egin behar zaio.

Egoera batzuetan, datuak tratatzeari uko egin diezaioke. Halakoetan, Berrituz-ek datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta ez badago legezko beste arrazoi premiazkorik edo ez badira datu horiek erabili behar erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko.

Interesdunak eskubidea du berari dagozkion eta arduradunari eman zaizkion datuak jasotzeko edo datu horiek tratamenduaren ardura duen beste pertsona bati transmititzeko.

Interesdunek eskubidea dute erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintari baten aurrean.

Eskubide horiek gauzatzeko, edozein unean, datuen titularrak idazki bat bidali beharko du, izen-deiturak eta NAN zenbakia adieraziz, arduraduna den erakundera:

SIIS Eguía-Careaga Fundazioa
Etxague Jenerala kalea 10
20003 Donostia