Inprimatu

Esperientziak

Telelaguntza prediktiboko proiektu pilotua

Adinberri Fundazioa, Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Sortuta: 2024 Eka 06 Eguneratuta: 2024 Eka 06

Ekimen honek, Pasaia HerriLab proiektuan kokatua dagoena, berrikuntza teknologikoan oinarritutako soluzio integral bat garatu, pilotatu, ebaluatu eta mantentzea du helburu, etxez etxeko arretan telelaguntza prediktiborantz aurrera egiteko. Horrela, betiON Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoaren erabiltzaileen beharrak aldez aurretik detektatu eta esku-hartze goiztiarra eratu nahi dira, etorkizun gertu batean betiON-en zerbitzu-zorrora gehitzeko asmoz.

Eraiki nahi den ereduak iragarpena, prebentzioa, pertsonalizazioa eta parte-hartzea osatzen duten planak eratzeko aukera eman behar du. Plan horiek ondoko eremuetan eragina izan behar dute: bakardadea, erorketak, segurtasuna etxean, tratu txarrak eta autolisia, narriadura kognitiboa eta  ingurune soziofamiliarrari laguntzetan.

Erronka horri erantzuteko, lau ildotan oinarritutako soluzio teknologikoak identifikatu dira: hizketaren prozesamendua, internet of things (IoT), analitika aurreratua, adimen artifiziala eta big data, eta, azkenenik, elkarreragingarritasuna eta estandarizazioa erraztuko duten teknologiak (plataforma irekia).

Proiektu pilotuak 18 hilabete iraungo du, eta Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdeko etxeetan gauzatuko da, betiON zerbitzuaren ehun erabiltzailerekin.

Helmena

Proiektuaren aurrekontua 732.500 eurokoa da, BEZik gabe.

Informazio osagarria