Inprimatu

Esperientziak

Zaindoo

Eusko Jaurlaritza Araba, Bizkaia, Gipuzkoa Sortuta: 2025 Eka 23 Eguneratuta: 2025 Eka 23

Zaindoo mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten senitarteei laguntzeko zerbitzua da. Erabilera errazeko aplikazio baten bidez ematen da.

Helburuak

Zerbitzuaren helburuak ondokoak dira:

  • Gainkarga eta antsietatea murriztea.
  • Eguneroko zailtasunak konpontzeko gaitasuna handitzea.
  • Familia-kohesioa hobetzea.
  • Zainketa-egoerari dagokioneko gogobetetasuna areagotzea zaintzailearengan.

Lortzeko baldintzak

Programaren hartzaileak ondoko ezaugarriak bete behar ditu:

  • Mendekotasuna duen pertsonaren senitartekoa izatea.
  • Euskadin bizitzea.
  • Interneterako sarbidea duen mugikorra edo tableta izatea

Gainera, mendekotasuna duen pertsonak ondokoa behar du:

  • 60 urtetik gorakoa izatea.
  • Aitortutako mendekotasuna izatea.
  • Etxean bizitzea.
  • Euskadin bizitzea.

Prestazioak

Zaindook hurrengo prestazioak eskaintzen ditu:

  • Zaintzailearen egoeraren diagnostikoa (lau hilabetero).
  • Espezialistarekin banakako saioak, online akonpainamendua eta laguntza ematen dutenak.
  • Zaintzaileen online komunitatea.
  • Online prestakuntza eta trebetasunen entrenamendua zaintza eta autozainketa hobetzeko.
  • Eguneroko zaintza-lanak antolatzeko eta koordinatzeko tresnak.

Eskaria

  • Zaindoo bide telematikoz eska daiteke, ala aurrez aurreko Zuzenean zerbitzuan.

Ebaluaketa

Euskal Herriko Unibertsitateak zientifikoki baliozkotu du zerbitzuaren eraginkortasuna.

Informazio osagarria

  • KZgune (d. g.): Zaindoo [aplikazioari buruzko online autoikaskuntza ikastaroa].