Laburpena
Belaunaldien arteko esperientziak funtsezkoak izan dira adinkeriari aurre egiteko eta gizarte-sarea aberasteko. Esperientzia horiek murriztu egiten dituzte adinekoen aurkako estereotipo negatiboak eta aurreiritziak; izan ere, kulturaren zaindaritzat hartzen dira, bai eta gazteen ikaskuntza-aberasletzat ere. Gainera, interakzio horiek sare komunitarioak indartzen dituzte, eta gizarteratzea eta kulturartekotasuna sustatzen halako moduan non mesede egiten baitiete gizabanakoei zein komunitateari, oro har.
Belaunaldien arteko 132 esperientzia, bildu eta aztertu ditugu ikerlan honetan, guztira 6686 pertsonek parte hartu dutela. Esperientzia horiek ahozko tradizioa ri eta arteei buruzko jarduerak daude, baita eskola-laguntza eta jolas- eta jai-ekitaldiak ere.
Lan horretatik abiatuta, honako gida hau aurkezten da, non, batetik, aztertutako belaunaldien arteko esperientzien oinarriak aurkezten dira, eta, bestetik, belaunaldien arteko jardunbide egokiak identifikatzen, horrelako esperientziak oinarri arrazoitu batetik sustatzeko asmoz.
Hitz gakoak
Personas mayores, Edadismo, Solidaridad intergeneracional, Programas de promoción, Participación social, Intervención social, Ayuntamientos, Nivel local, Efectos, Instrumentos técnicos, Buenas prácticas, Araba, País Vasco, España