Laburpena
Espainiako gizarte-zerbitzuen sistema publikoan sormenaren kultura eta berrikuntza teknologikoaren alderdi digital edo informazionala nola integratu aztertzea da artikulu honen helburua, bai eta zer-nolako loturak dituzten aztertzea ere. Hori lortzeko, 17 autonomia-erkidegoetako gizarte-zerbitzuetako arduradunei elkarrizketak egin zaizkie galdetegi autokudeatuen bidez. Emaitza nagusiek erakusten dutenez, sormenaren kulturaren balioak “batez besteko” gisa sailkatu daitezke Espainian; berrikuntza teknologikoak, aldiz, balio handixeagoak aurkezten ditu. Bi kasuetan, autonomia-erkidegoen arteko aldeak handiak direla ikusi da. Azkenik, sormenaren kultura integratzeak eta berrikuntzaren alderdi teknologikoak korrelazio handia dutela frogatu da.
Hitz gakoak
Servicios sociales, Innovaciones sociales, Nuevas tecnologías, Creatividad, Trabajo social, Sector público, Cuestionarios, Recomendaciones, Autonomías, España