Laburpena
Mendekotasun edo ahultasun egoeran dauden adineko pertsonek etxean artatuak izan nahi dute. Nahi hori errealitate bihur dadin, beharrezkoa da arreta soziosanitarioko eredu iraunkor integratu bat zehazten aurrera egitea, beren etxeetan bizi diren pertsonengan zentratuko dena, pertsona horien eta haien familia-ingurunearen bizi-kalitaterik onena lortzeko behar diren zerbitzu eta laguntzak koordinatuz. < br> < br>Etxean Bizi proiektuak arazo horri irtenbideak bilatzen dizkio jarduketa-eredu berrien bidez. Horretarako, Gipuzkoako arreta-eredua berrikusten aurrera egin nahi du, etxean arreta integrala emateko proposamen bat garatuz, inplikatutako eragileek betetzen dituzten eginkizunak txertatzeko eta koordinatzeko gai izan dadin. Etxean Bizik etxeko arreta indartzea proposatzen du, adinekoak artatzen dituzten gizarte- eta osasun-arloko profesionalekin lankidetzan arituz eta egungo arreta-sistema epe luzera iraunkorra izan dadin lan eginez.
Hitz gakoak
Personas mayores, Discapacidad, Dependencia, Atención sociosanitaria, Atención domiciliaria, Atención individualizada, Autonomía personal, Promoción, Calidad de vida, Bienestar, Intervención social, Acción comunitaria, Coordinación, Programas, Innovaciones sociales, Gipuzkoa, País Vasco, España