Laburpena
Mapa honek, prebentzioaren, detekzioaren eta abordatzearen ardatzetatik abiatuta bakardadeei aurre egiteko EAEn garatu diren ekimenak biltzen ditu eta haiek ezagutzeko aukera eskaintzen du. Zehazki, jarduera-eremua edozein dela ere (tokikoa, lurraldekoa edo autonomikoa), honako irizpide hauetako bati gutxienez erantzuten dioten ekimenak jasotzen dira: 1. Helburu nagusia prebentzioa izatea eta bereziki, bakardade-egoerei dagokiona; 2. Bakardadeen eta/edo bakartze sozialeko prozesuen detekzioan eragitea, bai eta egoera horiek eragin ditzaketen arrisku-faktoreen detekzioan ere; 3. Bakardade-egoerei modu espezifikoan edo zeharkakoagoan heltzea, gizarte-ahultasuneko egoeretara edo arrisku-faktore posibleen inpaktua minimizatzera bideratutako ekintzen bidez.
Hitz gakoak
Personas mayores, Soledad, Exclusión social, Programas, Intervención social, Detección, Prevención, Experiencias, País Vasco