Laburpena
COVID-19aren pandemiak pertsona ahulenei nola eragiten dien ikusita, gogoeta egin behar izan da instituzionalizazioaren ondorio negatiboei buruz. Europako aditu talde batek egindako lan honek Europar Batasuneko 27 herrialdetan azken 10 urteetan desinstituzionalizazioari dagokionez izandako aurrerapenari buruzko informazioa ematen du. Kasu bakoitzean, legegintzan, politiketan eta sistemetan izandako aurrerapen nagusiak aztertzen dira, baita denboran zehar izandako aldaketak ere, eta horien indarguneak eta hobetu beharreko arloak, egoera, irtenbide eta joerei buruzko ikuspegi zabala emanez, desgaitasuna duten pertsonei, osasun mentaleko arazoak dituztenei, etxerik gabekoei, haurrei eta adinekoei laguntzeko eta zaintzeko modalitateei dagokienez. Pertsonan zentraturiko eta indibidualizatua den arreta komunitarioko eredu bat ezartzeko planteatzen diren oztopo nagusiak, honako hauek dira: etxebizitza komunitario eta sozial eskuragarririk ez izatea; pertsona-talde handiak egotea egoitza-zentro txikietan, kultura segregatzailea iraunarazten dutenak; bai eta erantzukizunak maila nazionaletik lokalera eskualdatzea ere, koordinazio-arazoekin batera joan ohi dena.
Hitz gakoak
Personas mayores, Discapacidad, Enfermedades mentales, Salud mental, Sin techo, Exclusión social, Menores, Migración, Transición, Alternativas, Intervención social, Desinstitucionalización, Transición, Intervención informal, Acogimiento institucional, Promoción, Modelos, Inclusión social, Autonomía personal, Participación social, Apoyo social, Atención individualizada, Atención comunitaria, Necesidades, Bienestar social, Calidad de vida, Políticas públicas, Reforma, Normativa, Tendencias, Evolución, Estudio comparativo, Unión Europea