Tresna teknikoak
Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Katalogoa
Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak aplikazio digital berritzaile bat garatu du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko. Informazioa herritar guztiei modu eskuragarrian, intuitiboan eta pertsonalizatuan hurbiltzeko sortutako tresna da.
Aplikazioak, SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuarekin lankidetzan garatu dena, hiru helburu nagusi ditu:
- Gizarte-zerbitzuen katalogoan sartzeko eskubidearen berri ematea.
- Udalek, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten gizarte-zerbitzuei eta -prestazioei buruzko informazio zehatza ematea.
- Gizarte-zerbitzuen sistemara bideratzea, sarrera-ateetara zuzenean joz.
Aplikazioak informazioa eskuratzeko hiru bide eskaintzen ditu:
- Bilaketa gidatu bat, datu pertsonalik sartu beharrik gabe, erabiltzen duen pertsonaren egoeraren arabera zerbitzuak eta prestazioak iradokitzen dituena.
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren katalogo osoa zuzenean kontsultatzea.
- Euskadiko gizarte zerbitzuen direktorioa kontsultatzea.
Informazio osagarria
- Irekia (2025): “Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailak aplikazio berritzailea garatzen du, gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa herritarrei modu eskuragarriago, intuitiboago eta pertsonalizatuagoan hurbiltzeko (Gobernu Bilera 2025-02-25)”, 2025-02-25, Irekia.eus.
- Mendieta, A. (2025): “Catálogo de Servicios Sociales de Euskadi”, Zerbitzuan, 85. zb., 115.-123. or.