Inprimatu

Tresna teknikoak

Gaueko Aterperako sarbide-baremoa

Donostiako Udala Gipuzkoa Sortuta: 2019 Mar 29 Eguneratuta: 2019 Mar 29

Gaueko Aterpearen sarbide-baremoak puntuaziorako irizpideak ezartzea du xede ostatu-baliabide hau erabiltzeko eskatzen duen pertsona bakoitzarentzat; puntuaziorik altuena lortutakoek bertan lo egin dezaten. Etxegabeko egoeran dauden lagunen artetik, gizarte-kalteberatasun handiena eta hirian hein batean errotutako pertsonen eskaerak lehenesten dira.

Helburua

Gaueko Aterpearen sarbide-baremoak puntuaziorako irizpideak ezartzea du xede ostatu-baliabide hau erabiltzeko eskatzen duen pertsona bakoitzarentzat; puntuaziorik altuena lortutakoek bertan lo egin dezaten. Etxegabeko egoeran dauden lagunen artetik, gizarte-kalteberatasun handiena eta hirian hein batean errotutako pertsonen eskaerak lehenesten dira.

Printzipioak

Gaueko Aterpea honela definitzen da:

  1. Oinarrizko premietarako zerbitzua, hau da, baliabide honen onura lortzeko pertsonen eskubidea ez dago lotuta inolako kontraprestazio edo konpromisoarekin, eta baliabiderako sarbidea ondokoak soilik mugatzen du:
    • Plaza-kopuruak (22), fitxa honetan deskribatzen den sarbide-baremoaren arabera kudeatuko direnak.
    • Barne-funtzionamenduaren arauak konplitzea, zentroko segurtasuna bermatzera orientatzen direnak gehienbat.
  2. Bitarteko helburuetarako zerbitzua, hau da, pertsona erabiltzaileen bizimoduaren edozein alderditako egoera hobetzeko arreta guztia bideratu beharra izan arren, eta beste ostatu-baliabide gehienen aldean, Gaueko Aterpeak arazoren bat izateko kontzientziarik ez edota aldaketa-borondate gabeko pertsonei laguntzeko prest egongo da. Kalean lo egiten duen pertsonaren aldean, gune seguru batean lo egiten duen pertsonak gizarteratze-maila handiagoa izango duela hartzen da oinarrizko ideiatzat.

Sarbide-irizpideak

Sarbide-irizpideek ondokoak lehenesten dituzte:

  • Gizarte-kalteberatasun handiena duten pertsonak.
  • Donostian sustraitze handiena duten pertsonak.

Bi aldagai horien arteko oreka lortzea du xede, hirira iritsi berri diren pertsonek plaza horiek ez ditzaten bete, ezta kaltebera-egoera larrienean dauden pertsonek kalean lo egin behar izatea.

Pertsonen kalteberatasuna neurtzeko, baremoak 8 bizi-arlo ezartzen ditu eta haietako bakoitzari puntuak banatzen zaizkio:

  1. Osasuna: 6 puntu.
  2. Sostenguak (familia, lagunak, profesionalak): 14 puntu.
  3. Egoera ekonomikoa: 4 puntu.
  4. Sexua (gizona, emakumea): 8 puntu.
  5. Trebeziak/gaitasunak (sozialak, instrumentalak): 10 puntu.
  6. Egoera juridiko administratiboa (errolda, paperak): 2 puntu.
  7. Egoera emozionala, bizitzakoa: 10 puntu.
  8. Ostatu-hartzea eta etxebizitza: 2 puntu.

Bizi-arlo horietako bakoitza adierazle desberdinen arabera zehazten da, eta alderdi horretan arazorik agertu ezean, 0 batekin ebaluatu beharko da; arazoak agertuz gero 1 batekin ebaluatu beharko da, baina ez larriegiak direnetan; eta 2 batekin arazo edo gabezia garrantzitsuak agertzean. Bizi-arlo bakoitzari dagozkion puntuak lortzeko, puntuazioaren ondoren emaitza ponderatzen da. Kalteberatasun-irizpide horren gehieneko puntuazioa 56 puntukoa da.

Pertsonak Donostian duen errotzea zehazteko antzeko sistema baten bidez egiten da, adierazleetan oinarritua. Errotzearen kontzeptuaren gehienezko puntuazioa 36 puntukoa da.

Baremoaren azken puntuazioa kalteberatasun- eta errotze-puntuazioen batura da. Guztizko gehienezko puntuazioa 56 + 36 = 84 puntukoa izango da.

Lan-unitateari dagokionean, familiak edo bikoteak izatea desiragarria izango litzateke, baina horrek baremoa bateratzea zailtzen du. Beraz, baremoak bizitegi-unitateko kide heldu guztien balorazioa ezartze du, indibidualki. Honela:

  • Bi kideei sartzea badagokie, biak sartzen dira.
  • Kide batzuei sartzea badagokie eta banantzeko prest izanez gero, dagokien kideek bakarrik izango dute sarbidea.
  • Kide batzuei bakarrik sartzea badagokie eta banantzeko asmorik ez izanez gero, kide guztien puntuazioaren batezbestekoa hartuko da kontuan, eta batezbesteko hori kide bakoitzaren puntuazio gisara erabiliko da.