Inprimatu

Tresna teknikoak

Gipuzkoako udalentzako etxez etxeko laguntza zerbitzua (ELZ) arautzeko eredua

Euskadiko Udalen Elkartea (Eudel) Gipuzkoa Sortuta: 2019 Urr 09 Eguneratuta: 2019 Aza 21

Dokumentu honek eredu izan nahi du Gipuzkoako udalentzako etxez etxeko laguntza zerbitzuaren araudia bi modutara eguneratzeko: a) azken urteetan sortutako lege aldaketetara egokitzen; eta b) araudietan hobekuntza batzuk sartzen, eskualdi araudian ezarritako oinarrizko zerbitzuari dagokionez.

Aurrekariak

Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) egindako dokumentuan, Gipuzkoako etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren udal-araudiak eguneratzeko beharrari erantzuten dio, eta, horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDEL-ek 2005ean sinatutako Etxeko Laguntza Zerbitzua emateko esparru-akordioari I. eranskin gisa erantsitako zerbitzuaren erregelamendu-eredua berritzen du.

Lehenik eta behin, ereduak indarrean dauden araudiak legegintzako azken aldaketetara egokitzea erraztu nahi du (Estatuko Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea eta 185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak).

Gainera, erregelamendu-eredua diseinatuta dago udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaian 2017an etxez etxeko laguntza-zerbitzua finantzatzeari buruz lortutako akordioa sartzeko, zerbitzuan hobekuntza hauetakoren bat sartu ahal izateko:

  • Intentsitate handiagoa (4 ordu egunean gehienez).
  • Asteburuen luzapena.
  • Urgentzietatik sarbidea.
  • Prezioen muga 15 eurotara (koordainketa).
  • Estaldura hedatzea aurreikusten ez diren pertsonen profiletara (185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbituzen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroare buruzkoak).

Sarbidea

Ereduak eranskin gisa biltzen ditu sarbide-eskala eta ekarpen ekonomiko-eskala bat.

Sarbide-eskalak eskatzaile-zerrendaren ordenazio irizpideak ezartzen ditu eta zerbitzurako sarbidean diagnostiko sozialaren arabera ezartzen da lehentasuna. Ondorengo neurriak kontuan hartzen dira:

  • Laguntza beharra eguneroko bizitzako jarduerak egiteko (oinarrizko beharrak).
  • Laguntza beharra eguneroko bizitzako jarduerak egiteko (behar instrumentalak).
  • Elkarbizitzaren egoera eta gizarte laguntza.
  • Etxebizitzaren edo bizilekuaren egoera.
  • Egoera ekonomikoa.

Ekarpen-ekonomikoaren eskalak zehazten du honako kalkuloak nola egin daitezkeen:

  • Onuradunen ahalmen ekonomikoa.
  • Onuradunen ekarpenari ezarritako prezio/ordua.

Informazio osagarria