Laburpena
Gipuzkoako udalerri txikietan gizarte-zerbitzuak, 90eko hamarkadan ezarri zirenetik, berezitasun jakin batzuk izan ditu garapenean, baliabidemugen eta zerbitzu-eskaintza urritasunaren ondorioz, nahiz, gizarte-langileen bakardadesentsazioa, beren lana burutzerakoan. 185/2015 Dekretuak, Zerbitzu eta Prestazioen Zorroari buruzkoak, arautzen du, EAEko udalerri guztiek hainbat zerbitzu garatu behar dituztela, horien artean, gizarte- eta hezkuntza-arretako zein psikosozialeko esku-hartze zerbitzua. Testuinguru horretan, ia bi urtez garatutako prozesua aurkezten dugu hemen, Hurbildu Programaren baitan. Bertan, udalerri txikietako gizartelangileak eta programako aholkulari teknikoek elkarlanean aritu ziren, tokian tokiko behar sozial eta psikosozialetara egokitutako zerbitzu bat definitzeko. Idazki honek prozesu partekatua, beharren azterketa eta oinarri teorikoak azaltzen ditu, baita azken emaitza ere. Modu ordenatuan, ibilbide osoa eta parte hartu duten profesionalen ekarpenak islatzea du xede.
Hitz gakoak
Servicios sociales, Modelos, Intervención socioeducativa, Atención primaria, Diseño, Participación, Trabajador social, Detección, Necesidades, Nivel local, Características servicio, Experiencias, Gipuzkoa, País Vasco, España