Tresna teknikoak
Gizarte-bazterketaren arloko berrikuntza bekak
Gizarte-arazoak gero eta konplexuagoak dira eta elkarren artean lotuta daude. Hori dela eta, beharrezkoa da modu eraginkorragoak bilatzea gizartetik baztertuta daudenen bizitza hobetzeko eta pertsona horiek gizarteratzeko. Beka hauen xedea da Irunen gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei ematen zaien arretaren kalitatea hobetuko duten programa edo proiektu berritzaileak garatzearekin lotutako ikerketa sustatzea, gaur egun ematen diren erantzunak osatuko dituzten beste erantzun eraginkor, efiziente, jasangarri eta bidezkoagoak sustatzeko.
Ikerketak ezingo du zortzi hiletik gorako iraupena izan. Beken onuradun izan ahal dira pertsona fisikoak, banaka, edo pertsona fisikoen elkarteak, nortasun juridiko propiorik gabeak. Bekak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulu bat izatea gizarte-zientzien arloan edo ikerketaren xedeari lotutako arlo batean.
Bi beka emango dira, 6.000 €-koa bakoitza. Guztira, beraz, 12.000 €-ko zenbatekoa emango da. Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak laguntza, orientazioa eta aholkularitza emango dizkie beken irabazleei ikerketa egiteko beharrezko baliabideak eskuratu ditzaten.
Balorazio-irizpide eta puntuazio hauek hartzen ditu aintzakotzat hautaketa batzordeak:
- Ikerketa-proposamenaren egokitasuna (50 puntu gehienez):
- Berrikuntza-maila (20 puntu gehienez).
- Gizarte-inpaktu potentziala (20 puntu gehienez).
- Ikerketa-lana testuinguruan jartzea, ikerketa-proiektuaren argitasuna, koherentzia eta bideragarritasuna (10 puntu gehienez).
- Eskatzailearen edo eskatzaileen curriculuma (20 puntu gehienez).
- Genero-ikuspegia txertatzea (5 puntu gehienez).
50 puntura ailegatzen ez diren proposamenak atzera botako dira.
Informazio osagarria
2022ko deialdia hutsik geratu zen eta beka ez da geroago deitu.