Tresna teknikoak
Baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak erregulatzeko ordenantza
Izaera kolektiboko eta egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu-zerbitzua ematen die baztertzeko arriskuan dauden pertsonei tutoretzapeko etxebizitza bat dauka Eibarreko Udalak. Ostatu-prestazioarekin batera, zerbitzuak gizarte- eta hezkuntza-sostengua eskaintzen die pertsonei, intentsitate txikikoa.
Baliabide horrekin helburu hauek erdietsi nahi dira: erabiltzaileek trantsizio-prozesuak egitea egoera normalizatuari begira, eta bizimodu autonomoa garatzeko konpetentzia pertsonalak, autoestimua, konfiantza pertsonala eta trebetasunak mantentzeko, berreskuratzeko edo garatzeko prozesuak gauzatzea.
Hartzaileak
Eskabidea egiteko unean Eibarren bizi behar dira eta arrisku edota baztertzeko egoeran dauden pertsonei bideratuko zaie zerbitzua. Bizikidetza-unitatea mantentzearren, zerbitzu hori eskuratzeko aukera izango dute hauek ere:
- Eskatzailearekin bizi ohi den ezkontideak edo izatezko bikotekideak, eskatzailea tratu txarren biktima den emakume bat denean izan ezik.
- Eskatzailearen ardurapean dauden adingabeek.
- Eskatzailearen tutoretza pean dauden helduek edo, tutoretza pean egon gabe ere, arriskuan edo mendekotasun-egoeran daudenek eta eskatzailearekin bizi ohi direnek.
Salbuespen gisa, zerbitzu hau baliatu ahal izango dute erroldaren baldintza betetzen ez duten pertsonek eta benetako bizilekua frogatuta dutenek, salbuespenezko arrazoiek hala egitea eskatzen badute, aldez aurretik aztertuta, txosten soziala eginda eta organo eskudunak onespena emanda.
Eskuratzeko baldintzak
- Eskabidea egiteko unean 18 urte edo gehiago izatea.
- Eibarren erroldatuta egotea eta benetako bizilekua frogatuta izatea.
- Eskabide-dataren aurre-aurreko sei hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon izana.
- Kasu hauen barruan egotea:
- Egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu-alternatiba bat behar izatea gizarteratzeko ibilbide bat egiteko.
- Bere egoeraz jabetzea eta aldatzeko motibazioa izatea.
- Gizarteratzeko eta laneratzeko edo arlo okupazionaleko ibilbide bat egiteko konpromisoa hartze a eta zerbitzua erabiltzen duen bitartean ibilbidea egiten jarraitzea.
- Intentsitate txikiko sostengua behar izatea, gizarte- eta hezkuntza-arlokoa, komunitate-ingurunean bizimodu autonomoa izateko eta gizarteratzeko gaitasun pertsonalak mantentzeko edo garatzeko.
- Jokabide-nahasmendurik ez izatea eta zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
- Gaixotasun mental edota infekto-kutsakorren bat izanez gero, tratamenduari ez uko egitea.
- Salbuespenezko eta larritasun handiko beste egoera edo kasu batzuk. Baztertzeko arrisku-egoera horiek udalerriko gizarte-zerbitzuek baloratuko dituzte.
Eskuratzeko prozedura
Eskuratzeko hasierako eskabidea Gizarte-zerbitzuetako Sailan jasoko da. Zerbitzuak eskaera tramitatu beharko du. Txostenaren tramitazioa eta balorazioa gizarte-zerbitzuetako teknikariek egingo dute.
Premia larri eta urgenteko kasuei arreta emateko, eta aldez aurretik balorazio eginda alkateak behin-behinean baimendu ahal izango du prozedura, dagokion dokumentua izenpetu ondoren, nahiz eta eskabidea behar bezala tramitatuta ez egon. Ondoren, berehala emango zaio hasiera arestian ezarritako prozedura arruntari.
Zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak
Hartutako pertsonek, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan aintzat hartutako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte.
Betebehar hauek izango dira:
- Sinatzea eskabide-agiria, arreta plan pertsonalizatua eta lagapen-kontratua.
- Gizarte-zerbitzuek prestatutako arreta pertsonalizatutako plana edo familiarena betetzea.
- Elkarrenganako errespetuan, tolerantzian eta lankidetzan oinarritutako jarrera izatea, etxebizitzan bizi diren pertsonen eta auzokideen arteko bizikidetza errazteko.
- Etxebizitza eta objektu pertsonalak garbitzeaz arduratzea.
- Legezko (alkohola, tabakoa) edo legez kontrako substantziarik ez kontsumitzea.
- Nahitaezkoa izango da gaua etxebizitzan ematea. Etxebizitzatik joan behar izanez gero, jakinarazi beharko zaio, eta horrek izango da.
- Gizarte- eta hezkuntza-taldearen esku-hartzea onartzea eta taldeak proposatutako argibideetan laguntzea.
Erregimen ekonomikoa
Zerbitzua ez dago baterako ordainketari loturik.
Informazio osagarria
Euskal Autonomia Elkargoa, 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, zeinaren bidez onartu baita Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zb., 2004-4-23, 7.908.-7.927. or.