Inprimatu

Tresna teknikoak

Gertakari arrazista, xenofobo, antigitano edota LGTBIfobikoen aurreko protokoloa

Eibarko Udala Gipuzkoa Sortuta: 2025 Eka 05 Eguneratuta: 2025 Eka 05

Migratzaileen, ijitoen eta LGTBI pertsonen aurkako gorrotozko gertakarien aurrean erantzun instituzional eta sozial bat koordinatzeko tresna espezifikoa dugu ondoko protokoloa.

Dokumentu honek funtsezko kontzeptuak jasotzen ditu gorroto-delituak ulertzeko eta aitortzeko, eta zehaztu egiten du zein diren egoera bakoitzean jarraitu beharreko prozedurak eta esku-hartze azkarreko mekanismoak, arreta berezia jarriz sare sozialen eta beste espazio digital batzuen erabileran, non intzidente horiek ugaritzen ari diren.

Dokumentu honekin, Biltzen-Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuarekin lankidetzan egin dena, halako tresna bat duen Euskadiko lehen udalerria da Eibar.